2024ko argazki lehiaketaren oinarriak
ANTOLATZAILEA: Irungo Euskal Jira
LAGUNTZAILEA: Irungo Argazkigintza Elkartea (AFI)
PARTE HARTZAILEAK: Nahi duen edozein argazkizalek har dezake parte.
GAIA: 2024ko abuztuaren 3an ospatuko den Euskal Jirarekin zerikusia duen edozein ekitaldi.
MODALITATEA: Formatu digitaleko argazkiak.
FORMATUA: Argazki bakoitzeko alde luzeenak 2.000 pixel izango ditu eta gehienez 2 Mb edukiko du.
OBRA KOPURUA: Parte hartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
NOLA AURKEZTU: Posta elektroniko bidez: ieuskaljira@gmail.com
IDENTIFIKAZIOA: Argazkiaren artxibo bakoitza era honetan identifikatuko da: Izena_Abizena_argazkiak duen hurrenkeraren digitua (Adibidez: Ion_Perez_1) Posta elektronikoan adieraziko dira artxiboen izenak, egilearen datu pertsonalak, telefonoa eta posta elektronikoa.
AURKEZTEKO EPEA: 2024ko irailaren 27a arte, arratsaldeko 20.00etan.
EPAIMAHAIA: Argazkigintzan adituak diren pertsonek, eta Euskal Jira batzordeko ordezkari batek osatuko dute eta bere erabakia ezingo da apelatu.
SARI-BANAKETA: Euskal Kirolak elkartean. Bertan afaria ospatzen den bitartean izango da. Eguna eta ordua momentuan zehaztuko dira.
SARIAK:
LEHEN SARIA: 200€
BIGARREN SARIA: 100€
HIRUGARREN SARIA: 50€
ESKUBIDEAK: Saritutako lanak Antolakuntzaren jabetzan geratuko dira eta argitaratu ahal izango ditu irabazi asmorik gabe eta beti ere egilearen izena adieraziz.
OHARRAK: Parte-hartzaile bakoitzak sari bakar baten aukera izango du. Edozein zalantza edo ustekabe antolakuntzak erabakiko du, eta apelaezina izango da haren erabakia. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak onartzea dakar.