2019-ko IRUNGO EUSKAL JIRAREN JARDUERA-EGITARAUA

ABUZTUAK 2, OSTIRALA :

    URDANIBIA PLAZAN :

  • 17:00-21:00 : Gaztelu puzgarriak.
  • 18:00-20:00 : Haur Jolasak.
  • 17:00-24:00 : Txosna irekiko da.
  • 22:00 : OREKA TX eta THIERRY BISCARY-ren eskutik kontzertua.

ABUZTUAK 3, LARUNBATA :

Egun osoan zehar "Irungo Euskal Jira XIII. Argazki Lehiaketa". Oinarriak HEMEN jaitsi ditzakezue.

  • 09:00 : Txalaparta hiriko hainbat tokitan.
  • 11:00 : Hainbat taldek musika eta dantza emanaldia eskainiko dute hiriko auzoetan barrena.
  • URDANIBIA PLAZAN :

  • 10:00-14:00 : Gaztelu Puzgarriak.
  • 10:00 : Taberna irekiko da. Txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
  • 10:30 : Artisau-lanak eta bertako jakien salmenta.
  • 11:00 : Herri kirolak.
  • 12:00 : Plazako tabernetatik kantuz kantu, “Kantuz Lagunak” taldearen eskutik.
  • 12:00-16:00 : Parte hartzen duten gurdien erakusketa.
  • 12:15 : Bertsolariak.
  • 12:45 : Dantzariak.
  • 14:00 : Desfilean parte hartuko duten musika eta dantza taldeei eskainitako bazkaria Irungo Atsegina Elkartean.
  • 17:00-24:00 : Taberna irekiko da. Sardinak, txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
  • 18:00 : EUSKAL JIRAren desfilearen ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibia Plaza.
  • 20:00 : Irungo eta Hondarribiko txistulariek “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera emanaldi bat eskainiko dute, eta “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko dituzte.
  • 20:30 : Kemen Dantza Taldearen eskutik ”Dantza Jira Erromeria”.
  • 22:00 : "Bide Batez" taldearen kontzertua.

OHARRAK :

Jaietako Batzordea ez da Irungo Euskal Jirak dirauen bitartean gerta litezkeen istripuez erantzule izango.

Era berean, beretzat gordetzen du egitarau honetan edozein aldaketa egiteko eskubidea.